Invitation to our ReTReat
ReTReAt - 22-24/7/22 Gonbidapena / Invitación Kaixo, [en castellano más abajo] Nola ari zara ikastaroa amaitzen? Zuretzako tarte bat hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Zerbait berezia zure alde profesionalarentzat bai zure alde pertsonalarentzat. Zatoz gurekin Arantzazura, slow-unibertsitate erretiro batera: naturarekin konektatzeko, zure buruarekin eta hezkuntzan edo ikerketan lan egiten duten beste pertsona batzuekin. Gure inguruan behar dugun eraldaketa aztertzea eta horretan laguntzea da gure asmoa. Egitasmoa nahiko handia denez, txikitik hasiko gara eta hezkuntzan edo unibertsitatean lan egiten dutenentzat giro paregabean erretiro bat antolatu dugu: uztailaren 22-24an Arantzazun. Erretiroa bera eta ReTreat proiektua Presencing institutuko U-Teorian oinarrituta daude. Une berezia izango da, naturan arnasa hartzeko, zure egoera berean dauden pertsonekin erronkak eta nahiak aztertzeko eta batez ere lasaitasunaz gozatzeko. Zure lana beste erritmo batean bizi nahi baduzu, oporre...







